kklardo koadrila mundurat!

2006/07/02

Eritrea, nun ote?

Aupa danori!

Hitz hauekin Ikerrek Perura joan zeneko blog-a berritzen hasi naiz, oraingoan bidai berri bat hastear dago eta. Oraingo hontan etzaio batere erraz egingo Internetera konektatzea eta baliteke bertan dagoen bitartean bere berririk ez izatea, baina aukera izatekotan herraminta hau prest izango du kontatzeko zeozer izatekotan.

Ah! Eta koadrilako beste bidailariek (Ruth, Saioa,...) hamen zeuen bizipenak kontatu nahi ezkero esan besterik ez daukazue egin behar!!!

Eta bidaiaren berri izatean gehienok izan degun lehenengo zalantza "herrialde hori nun demontre dago?" izan denez, hamen doaz herrialdea kokatzeko argazki batzuk:







Eta herrialdear buruz gehiago jakin nahi ezkero hamen daukazue Eritreari buruzko erdarazko Wikipediaren artikulua (Euskarazko Wikipediak ezer gutxi dakar eta) pixkat bat orienta zaitezten.

Besterik ez momentuz, ondo izan denok!

P.D.: Peruko bidaiko komentarioak ikusteko helbide berria dago (orain irakurtzen ari zaretena hau aurrekoaren helbide berria izan dezan), hauxe: http://tximikerperun.blogspot.com