kklardo koadrila mundurat!

2006/08/25

Aupa family, kuadri, Korro, jovenes kopulantes, argentinos y latinoamericanos varios,....!

Bizi al gera edo zer! Ia hilabete oso bat pasa da hona ailegatu nintzenetik eta azkenean interneten aritzeko aukera azaldu zait. Kostata eh! Korreoa ireki eta kriston mezu berri pila azaldu zaizkit, internetek hamen duen abiadurarekin ezinezko guziak irakurri eta erantzutea, asik mezu super orokor bat idatziko det guzientzako eh!

Bueno, lehenik eta behin...... primeran nago hamen! Asko pozten nau hona etorri izanak. Hagaz izeneko 30.000 biztanle inguruko herrixka batetan bizi naiz, eta bertako Agrotechnical School-en lan egin. Ze lan? Ba, egia esan, ia denetarik: belar txarrak kendu, mermelada (9 tona inguru hi!), gazta, yoghourta, ardoa, grappa,... egiten lagundu, injertoak egin, behiei ohea aldatu, etab. Orain opor aroa den arren, ikasle batzuk eskolan lanean dabiltza eta haiekin lan eginez harreman sendoa lortu det, oso jatorrak dira, gurekiko oso ezberdin eta aldi berean oso antzekoak.

Tigrinya ikasten saiatzen ari naizen arren, momentuz ingelesez aritzen gera, jeje, eta egia esan ondo aritu gainera! Nork esango eh, Amaia? Ingeles kutre bat da, baina ez det mugarik somatzen komunikatzeko orduan. Noizbehinka talde italiarrak datoz eskolara, baina gehienek ez dakite ingelesez eta denbora guzian italieraz aritzen dira euren artean. Egoerak nahiko aspertzen nau, asik ia denbora guzia pasatzen det ikasle eritroekin, italiarrak baino askoz gertuago somatzen baititut. Haiek dira ene hemengo familia!

Eta zer gehio kontatuko! Hau Afrika da, eta ez dago Afrika deskribatuko duen hitz egokirik. Hiriburu den Asmarari dagokionez, hiri polita da, milioi erdi biztanle, txukuna, nahiko garbia, kotxe eta ibilgailu gutxi, Hegoamerikako hiriburuekin zerikusirik ez duena. Baina Asmaratik atera eta orduantxe hasten da horren erakargarri somatzen den Afrika: tugul izeneko eraikin tipikoak nonahi, baobab, akatzia, ur bila doazen haur eta emakumeak, ardiak, gameluak,... Oso jende zintzo eta jatorra, Hagaz eta alboko herrietan agertu bezain pronto kriston jendetza biltzen zaigu inguruan: sekulako haur pila, ingelesez aritzen saiatzen diren gazteak, gure kontu euren hizkuntzetan txisteak kontatu eta barre egiten duten agureak,...

Herri eta errepideetatik urrundu eta, inguruetatik ibiltzean, ilunabarra, paisaia, imanen otoitz egiteko deialdia urrunean…. artzain gaztea agertzen da, "tigre"-z esaldi batzuk esan eta.... bapatean, maldan behera, eskutik heltzen zaitu, bi pertsona, egoera eta kultura oso ezberdinen arteko eztanda. Orduantxe somatzen da Afrikaren indarra, norberaren barrenik izkutuetaraino inongo oztoporik gabe hedatzen dena, goitik behera astintzen zaituena, Afrika.

Beno, ez dakit noiz izanen dudan berriro zuekin kontaktatzeko aukera. Orain Asmaran nago, atzo heldu nintzan italiar batzuk aireporturaino agurtzeko eta bihar berriro itzuliko naiz Hagazera. Bertan ez dago telefonorik, ez internetik, posta dagoela enteratu nintzan duela gutxi baino posta-kodea ahaztu egin zait asik momentuz ez dizuet gutunik idazteko aukerarik emango.

Ondo ibili eta zaindu! Besarkada handi handi bat guzientzako, Iker.