2006/10/15

Iker ere bueltan da!

Aupa danori!

Iker Eritreatik bueltatu da jada, bizirik eta osorik, asi ke momentuz blog honen funtzioa bukatu egin da. Badakizue hurrengo bidaientzako berrerabil daitekeela, bino bestelako funtzioren bat bururatzen bazaizue esaidazue, bale?

Gehiago irakurri!

2006/09/30

Bidai batzuk bukatzen doaz... eta beste batzuk hasten!

Aupa danoi!

Dakizuenez, Ruth eta Saio Hego Amerikatik bueltatu ziren jada... bino Gasteiztik ospa egiten dute berriz!, baina oporrak agortu dira jada eta Saio Vienan ikasten igaroko du hurrengo kurtsoa eta Ruth aldiz Bartzelonara jun da bertan lanean hasteko asmotan.

Beraz, Iker da "urrun" geratzen zaigun bakarra, eta Haizek esan didanez Urriak 15ean ere hemen eukiko degu berriz (bidaian oztoporik ez badu behintzat..), laster arte!

Gehiago irakurri!

2006/08/31

Beste geografia klase bat

Beno lagunok (Barrio Sesamoko Kokoren ahotsak ari natzaizuela imaginatu), gaur Iker Eritrean kokatuko dugu. Aurreko komentarioan ikusi dugunez, Iker Hagaz izeneko herri batetan dabil, lerro zuzenean hiriburutik 80km ingurura eta kostaldetik 110kmra kokaturik dagoen eta 30.000 biztanle inguru dituen herrixka batetan hain zuzen ere, Eritreako erdi-erdian eta... Gasteiztik 4900km-ra!!!


Herri honetatik hurbil dauden hiri handiago batzuk Keren eta Akwirdet dira, besteak beste.


Eta Google Earth-en laguntzaz Hagaz herriko argazkiak ere ikus dezakegunez, lautada batetan dagoela esan dezakegu, bere inguruan mendiak ere dauden arren:



Beno, hamen bukatzen da gaurko geografia klasea, esperoet zeoze ikasi izana (neuk bai behintzat, Google Earth-i esker noski) eta laster arte lagunok!

Gehiago irakurri!

2006/08/25

Aupa family, kuadri, Korro, jovenes kopulantes, argentinos y latinoamericanos varios,....!

Bizi al gera edo zer! Ia hilabete oso bat pasa da hona ailegatu nintzenetik eta azkenean interneten aritzeko aukera azaldu zait. Kostata eh! Korreoa ireki eta kriston mezu berri pila azaldu zaizkit, internetek hamen duen abiadurarekin ezinezko guziak irakurri eta erantzutea, asik mezu super orokor bat idatziko det guzientzako eh!

Bueno, lehenik eta behin...... primeran nago hamen! Asko pozten nau hona etorri izanak. Hagaz izeneko 30.000 biztanle inguruko herrixka batetan bizi naiz, eta bertako Agrotechnical School-en lan egin. Ze lan? Ba, egia esan, ia denetarik: belar txarrak kendu, mermelada (9 tona inguru hi!), gazta, yoghourta, ardoa, grappa,... egiten lagundu, injertoak egin, behiei ohea aldatu, etab. Orain opor aroa den arren, ikasle batzuk eskolan lanean dabiltza eta haiekin lan eginez harreman sendoa lortu det, oso jatorrak dira, gurekiko oso ezberdin eta aldi berean oso antzekoak.

Tigrinya ikasten saiatzen ari naizen arren, momentuz ingelesez aritzen gera, jeje, eta egia esan ondo aritu gainera! Nork esango eh, Amaia? Ingeles kutre bat da, baina ez det mugarik somatzen komunikatzeko orduan. Noizbehinka talde italiarrak datoz eskolara, baina gehienek ez dakite ingelesez eta denbora guzian italieraz aritzen dira euren artean. Egoerak nahiko aspertzen nau, asik ia denbora guzia pasatzen det ikasle eritroekin, italiarrak baino askoz gertuago somatzen baititut. Haiek dira ene hemengo familia!

Eta zer gehio kontatuko! Hau Afrika da, eta ez dago Afrika deskribatuko duen hitz egokirik. Hiriburu den Asmarari dagokionez, hiri polita da, milioi erdi biztanle, txukuna, nahiko garbia, kotxe eta ibilgailu gutxi, Hegoamerikako hiriburuekin zerikusirik ez duena. Baina Asmaratik atera eta orduantxe hasten da horren erakargarri somatzen den Afrika: tugul izeneko eraikin tipikoak nonahi, baobab, akatzia, ur bila doazen haur eta emakumeak, ardiak, gameluak,... Oso jende zintzo eta jatorra, Hagaz eta alboko herrietan agertu bezain pronto kriston jendetza biltzen zaigu inguruan: sekulako haur pila, ingelesez aritzen saiatzen diren gazteak, gure kontu euren hizkuntzetan txisteak kontatu eta barre egiten duten agureak,...

Herri eta errepideetatik urrundu eta, inguruetatik ibiltzean, ilunabarra, paisaia, imanen otoitz egiteko deialdia urrunean…. artzain gaztea agertzen da, "tigre"-z esaldi batzuk esan eta.... bapatean, maldan behera, eskutik heltzen zaitu, bi pertsona, egoera eta kultura oso ezberdinen arteko eztanda. Orduantxe somatzen da Afrikaren indarra, norberaren barrenik izkutuetaraino inongo oztoporik gabe hedatzen dena, goitik behera astintzen zaituena, Afrika.

Beno, ez dakit noiz izanen dudan berriro zuekin kontaktatzeko aukera. Orain Asmaran nago, atzo heldu nintzan italiar batzuk aireporturaino agurtzeko eta bihar berriro itzuliko naiz Hagazera. Bertan ez dago telefonorik, ez internetik, posta dagoela enteratu nintzan duela gutxi baino posta-kodea ahaztu egin zait asik momentuz ez dizuet gutunik idazteko aukerarik emango.

Ondo ibili eta zaindu! Besarkada handi handi bat guzientzako, Iker.

Gehiago irakurri!

2006/08/01

Hello everybody!

Hola a tod@s!!

Que tal os va???

YO por aca mu bien!! Ahora estoy en huanchaco, un pueblecito que esta en la costa norte de peru a 12 km de trujillo. Es un pueblecito pesquero y de surfistas, de veraneo peruano pero que ahora aqui en invierno, solo hay autoctonos y unos pocos gringos como nosotros. Aqui hemos venido a ver unas ruinas chimu y moche... impresionantes... muy bonito el arte que tenian.

Tambien pasamos unos dias en la sierra a 3000 metros, en un pueblecito que se llama Huaraz. El sitio impresionante! Hicimos una salida a una laguna que se llama churup, que esta a 4500 metros y no podiamos casi respirar sin descansar cada dos pasos por la altura.

La gente en general muy maja...se interesa mucho de donde somos a donde vamos, que pasa en nuestro pais..nos hacen muchas preguntas y nos llaman gringos. Nos dicen hellow por la calle y a Andreas le llaman mister. Hay mucha pobreza aunque en este sitio no se ve tanta, pero en lima...la gente trabaja de lo que sea para ganar dinero, sobre todo vendiendo cosas, he visto tambien gente que ofrece un peso para que te peses y pide 50 centimos de sol, 1euro son 4 soles mas o menos a si que imaginaos...

Mañana bamos hacia cajamarca...y poco a poco nos adentraremos en el impresionante paisaje del amazonas, tenemos pensado subir en barca hasta Iquitos y de alli bajar en barca tambien hasta pucallpa...ya os contare...

Que tal vuestro veranito? Espero que sea mu chevere...

Un beso mu grande a todos!!

Saio...desde el pacifico

Gehiago irakurri!