kklardo koadrila mundurat!

2006/08/31

Beste geografia klase bat

Beno lagunok (Barrio Sesamoko Kokoren ahotsak ari natzaizuela imaginatu), gaur Iker Eritrean kokatuko dugu. Aurreko komentarioan ikusi dugunez, Iker Hagaz izeneko herri batetan dabil, lerro zuzenean hiriburutik 80km ingurura eta kostaldetik 110kmra kokaturik dagoen eta 30.000 biztanle inguru dituen herrixka batetan hain zuzen ere, Eritreako erdi-erdian eta... Gasteiztik 4900km-ra!!!


Herri honetatik hurbil dauden hiri handiago batzuk Keren eta Akwirdet dira, besteak beste.


Eta Google Earth-en laguntzaz Hagaz herriko argazkiak ere ikus dezakegunez, lautada batetan dagoela esan dezakegu, bere inguruan mendiak ere dauden arren:



Beno, hamen bukatzen da gaurko geografia klasea, esperoet zeoze ikasi izana (neuk bai behintzat, Google Earth-i esker noski) eta laster arte lagunok!